Oritmen tailerak ASEPT (AssociationSantéÉducationetPrévention sur les Territoires edo Herrialdeetako Osagarri, Hezkünte, eta Aitzinabürüpen Alkartea) bürkidegoareki antolatüak dira.
Zure gogoko ahalen etxekitzeko, eta egünorozko oritmen eskaser bürü egiteko, Teja Laborde andereak, tailer horientzat moldakuntza bat jarraiki düanak, arrunt baliatzen ahal diren aholkü eta teknikak emanen deitzüe !
Bürühünaren aripenen pizteko, txostagarri diren ariketak :
Ernetarzüna,
oharmena,
hizkuntza,
oritmena,
gogozka.
55 urte beno haboro düen Xiberotarrentzat 10 saioko epeak xiberoko herrietan arraheinki eskentürik dira.
Xehetarzün gehiagorentzat edo izenen emaiteko gureki harremanetan sar zitee!