Aktibitateak

Lagünarteko janaritegia

epiceir

Günea : Lagünarteko janaritegia sü ehailetegia ohiaren tokia.

Astearte oroz arrastiriko 01 etarik-05etara

Iraupena : 4 h

Lagünarteko janaritegia « Xiberoko esküzarea edo le panier souletin » izena düana ahalbidetzen dü:

  • gizarteareki bat egitea lagüntzen dü,

– merkatüko prezioetarik apalago mozkinak erosiz, baliazaleen parte hartzea süstatzen dü,

-leküko gizarte zerbütxüen osagarri, sos beharretan düener, gizarte, hezkünte eta sarjelkiko ürgaizte baten egiteko eskentza emaiten dü,

  • sükaltaritza taileretarik harat, bakoitxari janariaz hezküntearen parte hartzea ekarten deio.

Ibilbidearen hoinarria :

«  Xiberoko esküzarea edo Le Panier souletin » Xiberoko lürraldean (Maule eta Atharratze herrialdeak), gizartetik baztertzearen kontrako janari banatze lagüntza erabilkünte bat da, janaria, korpitzeko edo etxeko garbigailüak eta hezkünte lagüntza bat edireiten ahal den güne bat da. Erran gabe doa talde osoa legeak manatzen düan kutxelü osoari behartürik dela . 

Familientako ere, janari lagüntzatik harat, lagünarteko toki bat, egintzagia bat eta algarrekilanko ürgaizgoa paregabeko bat da. Hola nola, güne honi esker, gizarte harremanak berriz sortzen ahal dira, berartan fidantxa berriz hartzen ahal da eta algarrekilanko egintzetan parte hartzen ahal da.

Jentea diharü perttolbide batean direlarik, Lagünarteko janaritegia arte bateko bultzada bat da. Merkatüko prezioa beno apalago janarien erosteko familier ahala emaiten deie. Holaz, sos zati bat baztertzen ahal düe edozoin xedearen diharüstatzeko (zorkontü, gidatzeko ageria, altzairü erosteko, autoaren konpontzeko etb.)

Gizarte lagüntza honen gozatzeko, baliatze arau zonbait peretxatü behar dira eta xede bat finkatürik üken (ibilbidearen araubidea).

Aitzinapena iraipenlegezko diren gizarte zebütxüeki egiten da. Haatik, lagünarteko janaritegiaren ibilmoldeaz xehetarzünen biltzeko, alkarteko Gizarte Ekonomia Alkolkülariareki harremanetan sartzen ahal da.

Arren, lagünarteko janaritegian familiek beren erosketak bi aldiz hilabetean egiten ahal dütüe, beren esküzaretaren prezioa familiaren handitarzünaren araberakoa da.

Xehetarzün habororentzat gureki harremanetan sar zitee : 07.70.15.47.61 ou 05.59.28.78.90

Tailerra irudietan

beñat espil

Agur Beñat ! 

 Düala urte bat eta erdi galtegin geneizün gure webgünearen xiberotarrela ützültzea.

Artean joan zira… Gure elkartearentako hain inportantea zen lan horren eramaiten lagüntürik, nahi züntügün eskertü. 

Eskerrik hanitx Beñat eta ez adiorik !
appel aux témoignages, paroles des femmes (1)
Actu flash

Appel aux témoignages de femmes !

Actu flash
festival des possible