Joste tailera kide bakoitxaren araberakoa da. Bakoitxa bere ideieki jiten da algarreki zerbaiten egiteko, aholkü trükatzeko, eredü moldatzeko eta te bat, akeita bat, etxeko bixkotxa bat partekatzeko giro goxo batean.
Zer egiten dügü?
Joste lehen ürratsak zonbaitentzat, txostakako jostea atün haboro düenentzat bena bai ere jauntsigintza. Ez da iholako düdarik gure bost bolondresen ganik behar düzüen tresna eta aholkü edirenen düzüela!
Jadanik gogozkatzen zirae nola mila debrü kota hau xaküta bat bestelakatüko düzüen ez beitüzüe joste ezagüpen denmendrenik ere… Lasai zitee, tailer horietan züen zoriona edirenen düzüe!
Joste tailera da ere algarrekilanko obratzeak sos biltzeko jelkaldien gastüen ordaintzeko eta tresna erosteko.
Astelehen güziz da arrastiriko 02etarik-05etara, Mauleko zerbütxü günean bai eta ere gure animazione gelan ostirale arrastiriez.