Aktibitateak

Jelkitzeak-familien egonaldia

1662644791017

Xehetarzün gehiagorentzat « Oraiko » güneari so egiozüe !

Düala urte zonbait geroztik, Xiberoko Algargoak, familien beharrünen edo nahikünteen arabera, egünaldi bateko 3 edo 4 jelkaldi antolatzen dü.

Jelkaldiak familieki asmatürik dira eta güneak nahikünteek eta urtaroek baldintzatzen dütüe:  wowpark, aquabéarn, egüberriko zirkoa, ludopia etb.

Ideia da denek parte hartzeko gisakoa eta prezio gütiengo batean izan behar dela. Algar ezagützen egiteko, familia eta taldeen artean arte goxoen igaraiteko eta kultur güne eta aizinarte ezbardinen ezagützaren egiteko parada ezinago hona da.

Familia egonaldia: Urtoroz, Xiberoko algargoak familia talde bat, bi edo hiru egünez familia aste ürrentze batetara lagüntzen dü : Donibane-Lohitzüne, Carcassonne, Futuroscope, Royan eta 2024an Puy du Fou !

Helbürüa da ere egonaldia urtearen barnen, familieki batean antolatzea eta egonaldi horren gastüak ordaintüren dütüan diharützaren edireitea burger gaüaldia bezala edo saltzeak xiberoko merkatüetan! Algarrekilanko xede horien antolatzeko, Familia taldea arraheinki alkartzen da.

Xehetarzün habororentzat gureki harremanetan jar zitee !

Tailerra irudietan

beñat espil

Agur Beñat ! 

 Düala urte bat eta erdi galtegin geneizün gure webgünearen xiberotarrela ützültzea.

Artean joan zira… Gure elkartearentako hain inportantea zen lan horren eramaiten lagüntürik, nahi züntügün eskertü. 

Eskerrik hanitx Beñat eta ez adiorik !
appel aux témoignages, paroles des femmes (1)
Actu flash

Appel aux témoignages de femmes !

Actu flash
festival des possible