Aktibitateak

Ikastaldien ürgaizgoa

Günea : animazale gela (Maule peko ikastegia)

Gazteentzat, astelehenez: arrastiriko 05ak eta laurdenetarik, 07ak laurden gütitara . Haurrentzat , astearte – ostegünez : 05ak laurden gütitarik, seiak eta laurdenetara.

« CLAS edo Contrat Local d’Accompagnement à la Scolarité » izeneko ikastaldien ürgaizgoako leküko hitzarmena zer da ?

CLAS,  CE1etik hirugerrenealat Maulen eskolatürik diren haurrer eta beren etxekoer hersatzen zaie !

Tailer horien helbürüa, ikasbidea, antolaketa, lan denbora txostaka moldean baliatüz, haurrer ikasteko gogoaren piztea eta berartaz fidantxaren emaitea da.

Ez dira iholaz ere mügatzen eskola ariketer! Tresnak, ikasteko moldeak eskentzen dütügü, haurra/gaztearen lagüntzeko bere eskolako lanetan bena bai ere aizinarte eta kultur taileren bidez! Helbürüa delarik haurra edo gaztea bere ikastaldian ontsa senti dadin!

Urtearen denboran, CLAS delako egitüran familientzat algarrekilanko aldiak antolatürik dira!

Argiki, hona zer eskentzen dügün:

Haurrentzat  ( CE1etik CM2alat):

Asteharte gaüez arrastiriko 05ak laurden gütitarik, 06ak laurdenetara: eskolako lagüngoa txostakaria (batzarria arrastiri askariareki, lan denbora, txostakatzeko joküak)

Ostegün gaüez 05ak laurdenetarik, 06ak laurdenetara: kultur tailerak (baratzegintza, sükaldaritza eta asmatzen dena).

Gazteentzat (6gerrenetik 3gerrenalat) :

Astelehen gaüez 05ak eta laurdenetarik, 07ak laurden gütitara: eskolako lagüngoa txostakaria (batzarria arrastiri askariareki, lan denbora, txostakatzeko joküak eta ahalen arabera büragerle bat).

Bolondres taldeak eta Miren animazaleak setemeretik ekainalat, eskola oporretarik kanpo, tailer horik eskentzen dütü !

Tailerra irudietan

beñat espil

Agur Beñat ! 

 Düala urte bat eta erdi galtegin geneizün gure webgünearen xiberotarrela ützültzea.

Artean joan zira… Gure elkartearentako hain inportantea zen lan horren eramaiten lagüntürik, nahi züntügün eskertü. 

Eskerrik hanitx Beñat eta ez adiorik !
appel aux témoignages, paroles des femmes (1)
Actu flash

Appel aux témoignages de femmes !

Actu flash
festival des possible