Idazte tailerak idazle bolondes den Caroline andereak eramaiten dütü!
Büragertzea, berartaz harritzea, trükatzea, horik dira tailer honen hoinarriak.
Carolinek gei bat aitzinatzen dü eta taldeko partaidek idazten düe.Ondotik, iholako epaitzerik edo abürüpenik gabe, kide bakoitxakbere idazketa trükatzen dü.
2024an, idazketen erakusketa bat Tandem izeneko libürütegian antolatüa izan da.
Tailera, gure animazione gelan, asteazken arrastiriez, hamabost egünetarik da.