Bizi’kletagia bizikleta konpontze tailer bat da. Alkarteak biltzen dütüan pirripitak tailerako parte harzaleek konpontzen ahal dütüe edo berenbizikletan konponketak egiten. Leküan berean pirripitak badira, brixta puxkak, beharrezko den tresneria eta bizikletazale diren bolondresen lagüngoa.
Prezio oso apal batean, taldeak konpontü dütüan bizikleta erostea ere ahal da!
Tailerak « herritar zaingoa » helbürüak badütü: hautserik, zahar eta epantxügei diren brixtak ondarkintegitik saihestea ahalbidetzen dü. Parte hartzea builtatzen düan alkarkidezko tailer bat da ere. Baliatürik ez ziren bizikletak arrebilarazteko eta bekanikagintzaren ikasteko parada paregabekoa eskentzen dü.
Tailer hau, asteazkenez arrastiriko 02 etarik 05etara eta hilabeteko azken neskanegünean goizeko 09etarik egüerditara idekia da Mauleko turisma bülego gibeleko gelan.