Etxeko-haur tailerak harreman eta trükatze eremüak dira, familia harremanen azkartzeko gisan, ikaste eta gozamena nahasiz, familiek algarrekilanko egintzetan parte hartzen ahal düe.
Tailer ezbardinak eskentürik dira, nahikünteen arabera, hilabetean behin eta eskola opor denboran: eskülanak, sükaldaritza, ipuinak, lasaitze, kirol eta gizaki jokü.
Taileren egünkinen jakiteko gure egütegiari so egiozüe edo alkarteareki harremanetan jar zitee.
Tailerak gure gelan berean izaten ahal dira bena bai ere Xiberoko herrietan.