Mauleko Jondane Johane ütürri ondoan den Algargoako baratzea, alkarteko kide diren eta diratean kideer idekia izan nahi da.
Egünko egünean, baratzezain talde bolondres batek küdeatzen dü, alkarteko langile animazaleareki esküz-eskü lanean ari den kide baten ardürapean.
Ideia nausia da: ohiko baratzegintza denen eskü izan dadin. Baratzea, moldatze güne bat da; bai eta ere alaiki algarretaratzeko eta trükatzeko toki bat ere. Baratzekoi, begilüze eta baratzegintzan hasten direnentzat urtearen barna süstatze edo animatze egünaldiak izanen dira!
Eskentza güzien ikertzeko idekiak gira!
Bolondreseki batean, haur talde batek jadanik baratze honen bizian parte hartzen dü. Düala hilabete andana bat ekitaldi parrastot bat eskentürik izan dira